Hauxe da gure helburua: Gure produkzioa benetan erabiltzen den elektrizitatearen kurbarekin bat etortzea.
Hori dela eta, hasieratik, teknologia ezberdinetako proiektuak (fotovoltaikoak, eolikoak eta minihidraulikoak) bultzatu ditugu, %100 berriztagarria den eredu bat lortzeko.
Horiek horrela, sorkuntza-proiektu berriak bultzatzea lehenesten dugun arren, lehendik dauden instalazioak berreskuratzeko aukera ere aztertzen dugu: jadanik erabiltzen ez diren minizentral zaharrak berreskuratzea, edo jardunean dauden instalazioen balio-bizitza luzatzea edo produkzio-ahalmena handitzea.