Deskribapena
Puntako 990 kWko instalazio fotovoltaikoa Fontiverosen bertan, Ávilako probintzian.
Proiektua eremu eguzkitu batean kokatzen da eta ardatz bateko eguzki-jarraitzaile bat du; horri esker, errendimenduak %25 egiten du gora eta instalazioak penintsulako toki eguzkituenen errendimendu bera lortzen du. Produkzioak 700 etxe ingururen urteko elektrizitate-erabilerari erantzuten dio; hortaz, ekarpen nabarmena da gure produkzio propioari dagokionez.
Proiektu honek 2008ko udan eraikitzen hasi zen instalazio bat berreskuratzen du. Izan ere, eraikuntza erdizka utzi zen instalazio fotovoltaikoak egiteko hobariak kendu zituen arau-aldaketaren ondorioz. Instalazioaren zati bat eginda dago, baina berrikusi eta osatu behar da.
Instalazioa kokatuta dagoen lursailak 3,7 hektareako hedadura du eta guztiz laua da. Lursaila industria-erabilerarako sailkatuta dago 2007tik. Diseinua lursailean ahalik eta inpaktu txikiena eragiteko pentsatu da. Som Energiak lursaila 25 urterako alokatuta du, eta kontratua beste 10 urtez luza daiteke.

Proiektuaren historikoa
Bideratutako baliabideak
Egoera
Batez besteko produkzioa 1.700.000 kWh
Potentzia instalatua 990 kWp