Deskribapena

Duela hilabete gutxi batzuk formula berri bat jarri genuen martxan: eskarmentua duten tokian tokiko ingeniaritza-enpresekin hitzarmenak egitea proiektu berriak garatzeko. Hala, Anglesolan (Urgell) 2,80MWko potentzia duen instalazio fotovoltaiko berri bat eraikitzeko tramitazioari heldu diogu. Som Energiak horrelako instalazio bat bultzatzen duen lehen aldia izango da, Alcolea del Ríoko (Sevilla) Vallehermoso proiektu aitzindariaren eta aurten Andaluzian zein Ávilan egin ditugun beste proiektu batzuen ondoren. Instalazioak, batez beste, 4.681 MWh sortuko ditu; beraz, 1.882 familia ingururen batez besteko erabilerari erantzungo dio eta, urtero, 2.438 tona CO2 aurreztuko dizkio ingurumenari.

Lursailen jabearekin hitzarmena sinatu ondoren eta Anglesolako udalbatzari eta Lleidako tokiko taldeari ideia aurkeztu ondoren, proiektu teknikoaren idazketari heldu diogu. Horrela, eraikitzeko behar diren baimenak lortuko ditugu, besteak beste, sarerako konexio-puntua (dagoeneko eskuratu dugu). Instalazio hau egoitza Cardonan duen Innover ingeniaritza-enpresarekin elkarlanean eraikiko da. Instalazioa martxan jartzeko epea oraindik ezin dugu zehaztu, baina asmoa da sistema honekin beste instalazio asko eraikitzea, bereziki Som Energiak presentzia handia duen tokietan, eta betiere produkzioa erabiliko duten pertsonengana hurbiltzeko helburuarekin.

Anglesolak 1.324 biztanle ditu, eta herria Urgelleko lautadan kokatuta dago, Tàrregatik gertu.



Proiektuaren historikoa


Energía solar

Energía solar


Bideratutako baliabideak


2.000.000€

Egoera

Estudio inicial
Firma contrato
En trámite administrativo
En construcción
Generando kWh

Batez besteko produkzioa 4,70 GWh/urteko


Potentzia instalatua – kWp



Zabaldu albistea: