Nork har dezake parte?

kWh Generazioan sartzeko, nahitaezkoa da Kooperatibako bazkide izatea eta Som Energiarekin, gutxienez, kontratu bat izatea. Oraindik bazkide ez bazara, Egin zaitez bazkide.

Autoproduzitutako elektrizitatea kontratu jakin batera edo batzuetara bideratzeko aukera duzu. Oraindik gurekin kontraturik ez baduzu, Argia kontratatu dezakezu; horrela, unea iristen denean, autoproduzitutakoa jasoko duzu. Dagoeneko kontratu bat baduzu, bidali mezu bat generationkwh@somenergia.coop helbidera eskaera egiteko.

Zenbateko ekarpena egin?

Erabiltzen duzun elektrizitatearen %100, edo gehiago, autoproduzitzeko ekarpena egin dezakezu, baina energia aurrezteko asmoa baduzu edo hobekuntza-proiektuen itzulera jasotzeko (kWh/urteko euro bakoitzeko), gehienez, %70 autoproduzitzea gomendatzen dugu.

Nola jasotzen dugu autoproduzitutako elektrizitatea?

Eraikitako instalazioetan sortzen den elektrizitatea, ekarpen kolektiboei esker, zuzenean islatuko da parte hartu duten eta elektrizitate-kontratuak Som Energiarekin dituzten bazkide guztien fakturetan.
Kontratu bat baino gehiago duten bazkideek noiznahi erabaki ahal izango dute zenbat kWh nahi dituzten Generation kWh prezioan.
Energia-itzulera proiektuak martxan daudenean egingo da (12-18 hilabete); hortaz, bien bitartean, Som Energiarekin Argia kontratatu dezakezu eta, horrela, unea iristen denean autoproduzitutakoa jasoko duzu.

Proiektu jakin batera egin dezaket ekarpena?

Ezin dugu aukeratu laguntzen dugun paketeko zein proiektutara egin nahi dugun ekarpena. Generation kWh proiektu-poltsa batean oinarritzen da, nahi dugun energia-konbinazioa lortzeko eta inbertsio kolektiboa orekatuagoa izan dadin. Horiek horrela, bazkide gisa egiten dugun inbertsioa proiektu guztiak eraikitzeko da.

Nola berreskuratuko dut egindako ekarpena?

Urtero, Som Energiak egindako ekarpenaren zati proportzionala itzuliko dizu, zure banku-kontura transferentzia bat eginez proiektuak irauten duen 25 urteetan (4€ 100 € bakoitzeko), %0ko interesarekin.
Ekarpena egiten duzunetik 24 hilabete itxaron beharko duzu dirua jasotzen hasteko (lehen urtea generazio berria martxan jartzeko beharrezko gabealdia da).

Zer onura lortuko dut fakturan?

Elektrizitatearen merkatua aldakorra denez, ez da erraza kalkulatzea zenbat aurreztuko dugun elektrizitate-fakturan, baina urteko 20€ inguru izan daiteke.

Baina ziur dakigu elektrizitatea kostaprezioan lortuko dugula, gure proiektuek sortutakoa denean, eta, egindako kalkuluen arabera, merkatuko prezioa baino zentimo 1 merkeagoa izango da. Alde txiki horrek pixka bat aurrezteko aukera emango digu.

Halere, garrantzitsuena da gure ekarpenak erabiltzen dugun elektrizitatea sortzeko balioko duela hurrengo 25 urteetan, ekarpena berreskuratuko dugula eta, segur aski, elektrizitate-fakturan aurreztuko dugula.

Kontratuaren baldintza orokorrak

Puedes ver las condiciones generales del contrato de adhesión al sistema de autoproducción colectiva de energía eléctrica proveniente de fuentes renovables en este enlace.