Generation kWh sorkuntza-proiektuak bultzatzeko aukera da, eta alternatiba kolektibo bikaina proiektu berriztagarriei pizgarriak kentzeak eragindako egoerari eta banakako autoprodukzioaren oztopoei aurre egiteko.

Nola funtzionatzen du?

1

Parte-hartzaile bakoitzak bere ekarpena egiten du akzio energetikoetan urteko erabiltzen duen elektrizitatearen arabera (akzio 1 = 100€).

2

Diru horrekin, denon artean, teknologia ezberdinetako energia berriztagarriak (fotovoltaikoa, eolikoa eta minihidraulikoa, besteak beste) sortzeko proiektu berriak bultzatzen ditugu.

3

Som Energiak bermatzen du ekarpena kontratuak irauten duen 25 urteetan itzuli egingo dela. Proiektu berri horiek egiteko pizgarririk ez dagoen bitartean, %0ko interesarekin.

4

Hartu dituen akzio energetikoen proportzioan, 25 urtez, parte-hartzaileak elektrizitatearen portzentaje bat kostaprezioan jasoko du. Orain arte, horrek elektrizitate-fakturan aurrezteko aukera eman du.

Kalkulagailua

BATEZ BESTEKO ETXEA
Balio orientagarriak eredu modura (herrialdeko batezbestekoa)
Urteko erabilera 3.487kWh
Autoprodukzioa %70
Inbertsioa 1.436€

Adibidez, urteko 3.487 kWh elektrizitate erabiltzen baditut, %70a autoproduzitzeko, 1.436 euroko ekarpena egin beharko dut. Horrela, 25 urtez, elektrizitatearen portzentaje bat Generation tarifak ezarritako prezioan jasoko dut, zeina, orain arte, tarifa estandarra baino merkeagoa izan den. Gainera, urte horietan, 1.436 euroko ekarpena berreskuratuko dut eta energia berriztagarriko proiektu berrien eraikuntzan lagunduko dut..


Adierazitako balioak orientagarriak dira. Gogoan izan gutxienez 100€ko ekarpena egin behar duzula eta nahi duzun portzentajea autoproduzitu dezakezula, urteko erabiltzen duzun elektrizitatearen arabera.